Gizartea -
Gertaera
Urte eta erdiko haur bat hil da Madrilen, kamioi batek harrapatuta
Hildakoaren anaia eta ama onik atera dira. Kamioiko gidaria ospitaleratu egin dute, antsietate krisiak jota.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte eta erdiko haur bat hil da gaur goizean Parlan (Madril), haur kotxean zihoala kamioi batek harrapatuta, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Larrialdi Zerbitzuek berri eman dutenez.
Ezbeharra 09:20an gertatu da. Hildakoaren ama bi plazako haur kotxe bati bultzaka zihoan -hildakoa eta haren anaia zihoazen- eta, antza denez, kamioiak maniobra bat egin eta haur kotxearen aurreko aldearen kontra talka egin du. Dena den, haurraren ama eta anaia onik atera dira.
Haurtxoa tokian bertan hil da eta istripuaren tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako langileek heriotza baieztatu baino ez dute egin.
Osasun langileek onik atera diren hildakoaren anaia eta ama artatu dituzte. Haurraren aita berehala bertaratu da istripuaren tokira. Azkenean, hirurak ospitaleratu egin dituzte, antsietate krisiak jota.
Bien bitartean, kamioiko gidaria ere ospitaleratu egin dute, antsietate krisiak jota.
Udaltzaingoak ikerketa zabaldu du eta kamioi gidariari deklarazioa hartu dio.