Gizartea -
Lan istripua
50 urteko langile bat hil da Melidako (Nafarroa) hiltegian
Biktima makina batean harrapatuta geratu da. Murillo el Fruto herriko bizilaguna zen.
eitb.eus
Berrogeita hamar urteko emakumezko bat hil da asteazken arratsalde honetan Melidako hiltegian jazotako lan istripu batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 20:00ak izateko minutu gutxi falta zirenean jazo da. Ordu horretan, emakumezkoa garbiketa lanak egiten ari zen, eta makina batean harrapatuta geratu da.
Osasun langileak emakumea suspertzen saiatu dira, baina ezinezkoa izan dute haren bizia salbatzea. Murillo el Fruto herriko bizilaguna zen biktima.
Gorpua suhiltzaileek atera behar izan dute makinatik, eta Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea