Gizartea -

Sua Barakaldoko garaje batean

Bi adingabe eta suhiltzaile bat artatu behar izan dituzte sute batean

Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, sua 23:45 aldera hasi zen atzo Zorrilla kaleko garaje batean. Suak bost ibilgailutan kalteak eragin zituen.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute bat gertatu zen atzo Barakaldoko (Bizkaia) Zorrilla kalean eta garaje bati eta zenbait ibilgailuri eragin zien, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Gainera, bi adingabe eta suhiltzaile bat artatu behar izan zituzten, kea arnastu ondoren. Hala ere, ez zituzten ospitalera eraman behar izan.

Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, sua 23:45 aldera hasi zen atzo Zorrilla kaleko garaje batean. Suak bost ibilgailutan kalteak eragin zituen.

Ke asko pilatu zen garajean. Leihoak eta ateak ixteko agindua eman zuten suhiltzaileek.

Kea lau etxebizitzatan sartu zen, eta badaezpada bizilagunak etxetik ateratzea erabaki zuten segurtasun indarrek, Barakaldoko Udalak gaur agiri batean azaldu duenez.

Sutea garajeko lehen solairuan hasi zen. Kea lau etxebizitzetan aireztapen hodietatik sartu zen eta badaezpada etxeak hustea erabaki zuten.

01:30 aldera bizilagunak euren etxeetara bueltatu ziren, horietako bat izan ezik, gaua senitartekoen etxean igarotzea erabaki zuelako.

Suhiltzaileek 02:00ak aldera sua guztiz itzaltzea lortu zuten, iturriek zehaztu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Barakaldo argazkiak Suteak gaur Eguneko albisteak Umeak azken ordukoa Sua amatatzeko lanen azken ordukoa