Gizartea -

Madril

Gazte bat hil eta beste bat larri zauritu dute tiroz, Alkorkonen

Poliziak uste du droga-trafiko kontua izan litekeela. Hildakoak hiru tiro zeuzkan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gizonezko bat hil egin da Alkorkonen hiru tiro jaso ondoren eta beste gazte bat, 29 urtekoa, zaurituta dago, belaunean tiro bat jaso ondoren, Madrileko Erkidegoko larrialdiak 112 zerbitzuak jakinarazi duenez.

Osasun zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ezinezkoa izan da. Hildakoak hiru tiro zeuzkan, horietariko bat buruan. Larri dagoen zauritua, Alkorkoneko Fundazio Ospitalera eraman dute anbulantzian, tibian tiro bat zuela.

Bestalde, Poliziaren goreneko buruzagitzak adierazi duenez, drogen trafikoko kontua izan liteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea