Gizartea -
Bermeo
Arrantzale bat hil da Matxitxakoko faroan, uretara erorita
Gizonezkoa (30 urte) arrantza egiten ari zen harkaitzetan, eta erori egin da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hogeita hamar urteko arrantzale bat hil da arratsalde honetan Bermeon (Bizkaia), Matxitxakoko faroen inguruetako harkaitzetan arrantza egiten zegoela uretara erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
14:20ean, herritar batek SOS Deietara deitu du, arrantzale bat uretara erori dela ohartarazteko.
Udaltzaingoa bertaratu da, baina gizona dagoeneko hilik zegoen. Gorpua berreskuratu egin dute, eta portura eraman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea