Gizartea -
Gertakizuna
Sute bat piztu da Bilboko Batzoki batean, baina ez da inor zauritu
EAJren egoitza zaharberritzen ari ziren une horretan. Dena dela, oraindik ez dago argi zerk eragin duen sua.
Erredakzioa
Sute batek kalte materialak egin ditu bart Begoñako (Bilbo) Batzokian, baina ez da inor zauritu. Lokala obretan zegoen une horretan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, sua 21:45ean piztu da, baina oraingoz ez dago argi zerk eragin duen. Une horretan, langile batzuk zeuden lokal barruan.
Aipatu orduan, EAJren egoitzan ke handia zegoela ohartarazi zuten herritar batzuek, eta suhiltzaileak hara bertaratu ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea