Gizartea -

ISTRIPUA

23 urteko motorzale bat hil da Bilbon, A-8an izandako ezbeharrean

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 0:20an izan da ezbeharra, nola ez dakitela, Miribilla auzoaren parean eta Donostiarako noranzkoan.

Agentziak | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko motor-gidari bat hil da bart A-8 autobidean, Bilbon, izandako zirkulazio ezbeharraren ondorioz.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 0:20an izan da ezbeharra, nola ez dakitela. Miribilla auzoaren parean eta Donostiarako noranzkoan izan du istripua eta bertan hil da gazte bilbotarra, jasandako zauri larrien ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskadin Bilbo berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak