Gizartea -

Elikagaiekiko alergia

Nafar batek kakahuetearekiko alergiari buruzko ikerketa gidatuko du

Kakahuetea, esnea eta arrautza dira alergia gehien eragiten dituzten elikagaiak. Fruitu lehor horrekiko alergiak gora egin du umeen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marta Ferrer Nafarroako Unibertsitate Klinikako doktorea, kakahuetearekiko alergiaren aurkako ahozko tratamendu farmazeutiko berriak diseinatzeko ikerketa zuzenduko du.

Marta Ferrer alergia adituaren arabera, Fundacion Ramon Aresek finantziatutako lanak honakoa du helburu: "Kakahuetearekiko alergia duen sagu bat diseinatuko dugu eta horri esker, kakahuetearen estraktuak dituzten formulazio ezberdinen aurrean, botika berriek zelan funtzionatzen duten ikertuko dugu"

Osasun zentro nafarrak aditzera eman duenez, munduko biztanleen % 20 alergiak jasaten dituzte, eta horien artean, "osasun arazo larria" bilakatu du elikagaiekiko alergia.

Elikagaiekiko alergien zerrendaren lehen postuetan esnea, arrautza eta kakahuetea daude. Azken hori da alergia gehien eragiten dituena eta gora egin du umeen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea