Gizartea -
Uraren Munduko Eguna
884 milioi pertsonak ez dute edateko urik munduan
15 segundoro ume bat hil egiten da kalitateko ura eskuragai ez izateak eragindako gaixotasun batengatik. NBEk eta Plan España GKEk uraren defentsarekiko konpromisoa hartzeko eskatu diete gobernuei.
Erredakzioa
Zentzu horretan, 15 segundoro ume bat hil egiten da edateko kalitateko ura, saneamendu txarra edo osasun falta ez izateak eragindako gaixotasun batengatik.
Horregatik guztiagatik, munduko gobernuek kalitateko uraren defentsarekiko konpromisoa hartzea du helburu Ingurugiroarentzako Nazio Batuen Planak. Horretarako, kutsadurari, uren birziklapenari eta ur baliabideen berreskurapenari aurre egin behar diote gobernuek.
Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiaren hitzetan, "erronka horiek gainditzeko eta uraren kudeatzaile hobeak bilakatzeko ezagutza teorikoa du munduak. Ura ezinbesteko da gure garapen helburu guztientzako".
Ura eta pobrezia "lotura" duten hitzak dira
Edateko urik ez dutelako, egunero 4.000 umeeetatik gora hiltzen direla munduan salatu du Plan España GKEk eta "munduko gobernu guztientzako erronketako bat" izatea eskatu du.
Erakunde honen arabera, munduko txokorik txiroenetako 1.000 milioi umetatik gora edateko ura ez izateak eragiten dituzten ondorio txarrak pairatzen dituzte.
Concha Lopez Plan Españako zuzendari nagusia, ura eta pobrezia "lotura" duten hitzak direla baieztatu du.
Adibideak adibide, Guatemalako "biztanleen % 99 edateko ura ez den edo kutsatutako ura edaten dute".