Gizartea -
Sarrikoko geltokian
Pertsona bat larri zauritu da Bilbon, metroak harrapatuta
17:30ean gertatu da, Sarrikon. Zerbitzua berriz ere martxan jarri dute.
eitb.eus
Pertsona bat larri zauritu da gaur arratsaldean Bilbon, metroak harrapatuta.
Gertakizuna 17:30ean jazo da, Sarrikon.
Hasieran, geltokia ebakuatu egin dute eta zerbitzua etenda egon da ordubetez Indautxu eta San Inazio artean, baina dagoeneko martxan jarri dute.
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun langileak bertaratu dira.
Foto: eitb.eus
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea