Gizartea -
Osasun
Farmazia industriak ez ditu onartu gastua murrizteko neurriak
Sektoreko arduradunak Trinidad Jimenez Osasun ministroarekin bildu dira eta euren "kezka" eta "desadostasuna" helarazi diote.
Erredakzioa
Osasun gastua 1.500 milioi murrizteko Erkidegoen Osasun Kontseiluan hartutako neurriak ez dituzte onartu gaur Farmazia-industriak eta Farmazia Bulegoetako Federakunde Nazionalak (Fenofar).
Jesus Acebillo Farmazia-industriako presidentea eta Humberto Arnes zuzendari nagusia Trinidad Jimenez Osasun Ministroarekin bildu dira gaur eta euren "desadostasuna" eta "kezka" helarazi diote, Gobernuak eta erkidegoek botiketan gastua murrizteko adostutako akordioa dela-eta.
Errege lege dekretu baten bidez eramango dute aurrera ekimena, salneurri sistema aldatzeko, botika generikoak merkatzeko eta gehienezko salneurriak ezartzeko.
Osasun Sistema Nazionalaren jasangarritasuna bermatzeko neurriak hartu behar direla uste du Farmaziako patronalak eta berrikuntzaren alde egindakoa eskertu du.
Hala ere, neurriek sektorean eragin "oso kontzentratua" izango dutela esan dute farmazia-industriako arduradunek (1.000 milioi euro baino gehiago eta fakturazioaren % 10 inguru).