Gizartea -

Krimena Bilbon

Fiskalak 20 urte eskatu ditu Koldo Losadaren senarraren aurka

Ministerio Publikoak senarra azpieriaz hil izana egotzi dio Jon Ezkurdiari.

Koldo Losada zena. EFE
Koldo Losada zena. EFE
Koldo Losada zena. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du Jon Ezkurdiaren aurka, senarra, Koldo Losada aktorea, azpikeriaz hiltzea egotzita.

Halaber, biktimaren hiru anaiei 42.000 euroko kalte-ordainak ematea ere eskatu du, baina jada ez dio egozten haren txakurrari tratu txarrak eman izana (hilda agertu zen Losadaren hilketaren egunean), ezin izan baita egiaztatu nola hil zen animalia.

Epaiketa astelehenean hasiko da, eta, egun horretan, akusatuak deklaratuko du.

Ministerio Publikoaren arabera, Jon Ezkurdiak hil egin zuen Koldo Losada senarra, biok bizi ziren etxebizitzan, Bilbon, 2014ko azaroaren 19an.

Bat-batean, senarra "hiltzeko asmoz", eta hura "erdi-lo" zegoela aprobetxatuta, hainbat kolpe eman zizkion buruan objektu batekin, defendatzeko edo ihes egiteko aukerarik eman gabe.

Horren ondorioz, biktimak hainbat lesio izan zituen buruan, eta hil egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak