Gizartea -
Laidan
Amildegi batetik erori da bere ibilgailuarekin, baina onik atera da
Autoaren aurrekaldea harkaitzetan harrapatuta gelditu da, baina gidaria onik atera da istriputik. 36 urteko Foruko emakumea surfista batzuei esker ibilgailutik atera da.
Erredakzioa
Gidari bat Laidako 30 metroko amildegi batetik erori egin da gaur arratsaldean. Nahiz eta istripu ikusgarria izan, surfista batzuek emakumea erreskatatzea eta hondartzara eramatea lortu dute.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripua arratsaldeko 14:50etan izan da. Antza, ibilgailua Bi-3234 errepidetik zihoanean, bidetik atera da eta amildegitik behera erori da.
Autoaren aurrekaldea harkaitzetan harrapatuta gelditu da, baina gidaria onik atera da istriputik. 36 urteko Foruko emakumea surfista batzuei esker ibilgailutik atera da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea