Gizartea -

INAUTERIAK

Udaltzaingoak 800 litro alkohol atzeman ditu Algortan

Agenteek ostatu batzuk salatu zituzten itxiera ordutegia ez betetzeagatik, eta aktak ireki zituzten adingabeei alkohola saltzeagatik. Gazte bat ere atxilotu zuten, lapurreta saiakeragatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko (Bizkaia) Udaltzaingoak, operatibo polizial  batean, 800 litro alkohol konfiskatu dizkie adingabeei Algortako (Getxo) inauterietan, Udalak ohar baten bidez informatu duenez.

Poliziak Arrigunaga-Bidezabalgo hondartzan eta metroko irteeretan ezarri zuen operatiboa, larunbateko 16:00etatik igandeko 05:00ak arte. Sare sozialen bidez hainbat gaztek ‘kedada’ bat antolatu zutela jakin zutelako bertaratu ziren agenteak.

Operatibo horretan, Udaltzaingoak hiru akta ireki zituen adingabeei alkohola saltzeagatik, eta lau ostatu salatu zituen itxiera ordutegia ez betetzeagatik.

Bi adingabe ere artatu zituzten, bat erori egin zelako, eta, bestea, intoxikazio etiliko txiki batengatik. Gazteak osasun zentro batera eraman zituzten.

Igandeko 00:30ean, agenteek adingabe bat atxilotu zuten, telefono bat lapurtzen saiatzea egotzita. Gurasoen esku utzi eta gero, Adingabeen Fiskaltza arduratuko da  kasuaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Inauteriak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Arrigunaga hondartza albisteak