Gizartea -

Gertakaria

88 urteko gizon baten gorpua agertu zen atzo Gasteizko laku batean

Arabako hiriburuko San Martin lakuan azken sei urteetan hil den hirugarren pertsona da, eta bizilagunak haserre daude.

Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko San Martin Lakuan adineko gizonezko baten gorpua agertu zen atzo. Ertzaintza gertatua ikertzen ari da, eta bizilagunak haserre daude azken sei urteetan hiru pertsona hil direlako laku horretan

88 urteko gizonezkoa da hildakoa eta gaur El Correo egunkariak dakarrenez, hankak lotuta zituen. Hori dela eta, Ertzaintzak hipotesi guztiak zabalik ditu, gaur gorpuari egingo zaion autopsiak zerbait gehiago argitzea espero dute.

Atzo eguerdi aldera agertu zen gorpua ur azalean, baina baliteke orduak egon izana bertan, ikusteko zaila den zubipe batean baitzegoen.

San Martin lakua zorigaiztoko leku bilakatzen ari da 2004an eta 2005ean bi pertsona hil baitziren bertan, kasu horietan uretara erori eta itota. Bizilagunek laku ingurua hobeto hesitzea eta lakua bera garbiago mantentzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea