Gizartea -

Gasteiz

Valladolideko espetxera eraman dute Aliciaren ustezko hiltzailea

Gasteizen, 17 hilabeteko haurra leihotik behera botata hiltzeagatik eta haren amari eraso egiteagatik dago preso. Segurtasun neurriak tarteko, Zaballeko kartzelatik Valladolidera eraman dute.

Gasteizko etxebizitza bateko leihotik behera bota zuen 17 hilabeteko haurra. Argazkia: EFE
Gasteizko etxebizitza bateko leihotik behera bota zuen 17 hilabeteko haurra. Argazkia: EFE
Gasteizko etxebizitza bateko leihotik behera bota zuen 17 hilabeteko haurra. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alicia, 17 hilabeteko umea, Gasteizko etxebizitza bateko leihotik behera botata hiltzeagatik eta haren amari eraso egiteagatik auzipetutako gizonezkoa Zaballako espetxetik Valladolideko kartzelara eraman dute.

Gertakariak urtarrilaren 25ean, goizaldean, jazo ziren, bikoteak eztabaida gogor bat izan ostean.

Handik bi egunetara, atxilotutako gizonezkoa Zaballako presondegira eraman zuten, haurra hiltzea eta haren ama hiltzen saiatzea  leporatuta.

Zaballako espetxean suizidioen aurkako protokoloa ezarri zioten, bere buruaz beste egitea ekiditeko. Gainera, kartzela-zuzendaritzaren konfiantzako preso bat izan du kidetzat ziegan, bere buruari min egin ziezaiola saihesteko asmoz.

Era berean, espetxeetako araudiaren 75. artikulua aplikatu zioten, bere segurtasuna bermatzeko asmoz, eta, horrenbestez, patiora eta jantokira bakarrik joaten zen, gainerako presoekin bat ez egiteko.

Hala ere, duela egun batzuk Valladolidera eramatea erabaki zuten, gainerako presoen balizko erasoak saihestea errazagoa izan daitekeelakoan, Gasteizko umetxoaren hilketaren kasua Euskal Herritik kanpo hain ezaguna ez dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Delituak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Albisteak Umeak Erailketak