Gizartea -

Gidatze ausartegia

Gidariek kokaina kontsumitu duten detektatzeko txaplata

Zentroaren arduradunen arabera, sistema berri honek goitik behera aldatuko ditu laginak batu eta laborategi batean aztertzean oinarritutako gaur egungo teknikak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikroteknologian berezitutako &' || 'nbsp;CIC microGUNE euskal zentroa gidari profesionalek kokaina kontsumitu duten detektatzeko larruazaleko txaplata bat garatzeko lanean ari da. Txaplata besoan jarrita, izerdiaren bidez detektatu ahal izango da gidariak droga hartu duen.

Zentroaren arabera, "metodo honen bidez azken 10 egunetan kokaina kontsumitu ote den denbora errealean jakin daiteke, beraz, tresna eraginkorra izango da autobus gidariekin edo garraiolariekin erabiltzeko. Europan, Amerikako Estatu Batuetan eta Australian jazotzen diren istripuen % 25ek droga kontsumoarekin zerikusia dute, "gizarte arazo bat da", adierazi du zentroak.

''Lab on a chip'' teknoligia CIC microGUNEren txaplatak ''lab on a chip'' teknologian oinarritzen da, hau da, mikroteknologiari esker "laborategi baten elementu guztiak batzen ditu 3 bider 20 milimetroko txip batean".

Behin lagina hartuta, irakurgailu batek txipa aztertzen du eta informazioa denbora errealean bidaltzen du telefono batera, bi minututan emaitzak jasoz. Emaitza positiboa bada, txaplatak bigarren lagin bat hartzen du emaitza baieztatzeko.

Zentroaren arduradunen arabera, sistema berri honek goitik behera aldatuko ditu laginak batu eta laborategi batean aztertzean oinarritutako gaur egungo teknikak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea