Gizartea -

Nafarroa

Gizon bat hil da Erron izotzean erorita

79 urteko gizonezkoa Aintzioako kale batean erori da, izotzean irristatu eta buruan kolpea hartu ondoren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko gizon bat hil da Erroko (Nafarroa) kale batean erori, izotzean irristatu eta buruan kolpea hartu ondoren.

Erorikoaren ondorioz, gizonezkoak burezurreko traumatismoa izan du eta hil egin da, Nafarroako Gobernuaren iturriek zehaztu dutenez.

Atzo, 09:10 aldera, herriko medikuak Nafarroako larrialdi zerbitzuari abisua eman zion anbulantzia bat eskatzeko; izan ere, gizon batek erorikoa izan zuen, eta konorterik gabe lurrean zegoen.

Aintzioaraino (Erro) talde mediko bat joan zen, eta biktima suspertzen saiatu zen. Bestalde, Foruzaingoak atestatua egiteko ardura hartu zuen.

Gorpua altxatzeko agindua eman ondoren, hildakoa Iruñeko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten, bertan autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaurko azken ordukoa