Gizartea -

Aurrera Begira 2015

Langabe gazteen % 71k urtebetean lana aurkitzea espero dute

Euskadin lan egiten duten gazteen % 52k, ostera, lana galtzeko edo lan baldintzak okertzeko arrisku “handia edo dezente” dagoela uste dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebetean lana aurkitzea espero dute langabe gazteen % 71k Euskadin, ?Aurrera Begira 2015? inkestaren arabera.

Iazko txostenean, portzentajea 11 puntu txikiagoa zen (% 60), eta 2013an, ikerketa egin zuten aurreneko urtean, are txikiagoa (% 54).

Euskadin lan egiten duten gazteen % 52k, aldiz, lana galtzeko edo lan baldintzak okertzeko arrisku ?handia edo dezente? dagoela uste dute.

Portzentajeak bost puntu gora egin du; izan ere, % 47koa izan zen 2014an. Hala ere, 2013ko baino txikiagoa da (% 75).

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariak Aurrera Begira inkestaren emaitzak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan. Azterketa Gazteriaren Euskal Behatokiak egin zuen 2015eko azaroan. 15 eta 29 urte bitarteko 1.512 gazteri inkesta egin zieten.

Bestalde, bakoitzaren hezkuntzaren araberako lanpostu bat aurkitzeko itxaropenak ere gora egin zuen iaz (% 65). 2014an, % 56ko portzentajea izan zen, eta % 46koa 2013an.

Behartutako emigrazioa eta emantzipazioa

Lanpostu bat aurkitzeko, behartuta atzerrira alde egiteko datuari dagokionez, portzentajea egonkor dago (% 14), 2014koa bezalakoa. 2013an portzentajea % 16koa izan zen.

Gazteriaren ia erdiak (% 49) urtebetean emantzipazioa lortzeko aukerarik izango ez duela uste du, gurasoen etxea uzteko aukerarik ez duela uste duelako. Are gehiago, gurasoen etxera itzuli beharko direla uste dute askok.

Familia, osasuna eta lagunak baloratzen dituzte

Bestalde, EAEko gazteria familiarekin (90 puntu), osasunarekin (88 puntu), lagunekin eta etxearekin (86 puntu) gustura azaltzen da.

Gabezia handienek, ostera, diruarekin, independentziarekin eta lanarekin zerikusia dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak