Gizartea -

Koldo Losadaren hilketa

Auzitegi medikuek ere uste dute eskultura izan zela krimenaren arma

Ertzaintzaren hipotesia berretsi dute, hau da, Jon Ezkurdiak eskulturarekin kolpatuta hil ei zuela Koldo Losada senarra.

Koldo Losadaren hilketa epaitzen ari dira egunotan Bilbon. EiTB
Koldo Losadaren hilketa epaitzen ari dira egunotan Bilbon. EiTB
Koldo Losadaren hilketa epaitzen ari dira egunotan Bilbon. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi medikuen ustez, giza oin baten forma duen eskultura izan daiteke Jon Ezkurdia akusatuak senarra, Koldo Losada aktorea, hiltzeko erabili zuen arma. Horrela, berretsi egin dute Ertzaintzaren teoria.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Ezkurdiaren aurkako epaiketaren bosgarren saioa egin du gaur, eta, horretan, biktimaren gorpuari autopsia egin zioten medikuek deklaratu dute.

Horien esanetan, Losadak hainbat kolpe jaso zituen buruan, eta erasoa ertzak dituen pisu handiko objektu batekin egina zegoen. Hots, arma akusatuak krimenaren ostean lagun bati posta zerbitzuz igorritako eskultura izan daiteke.

Herenegun, ikerketa koordinatu zuen ertzainburuak deklaratu zuen, eta krimena gauzatzeko erabilitako arma eskultura hori dela zehaztu zuen.

Hain zuzen ere, Koldo Losada etxeko sofan erdi lo zegoela egin ei zion eraso Ezkurdiak, agente horren hitzetan.

Auzitegi medikuek berretsi egin dute hipotesi hori, eta hiltzaileak kolpeak "indar handiz" egin zituela gaineratu dute.

Astelehenean, Ezkurdia artatu duten psikiatrek deklaratuko dute, eta akusatua agertzen den hainbat grabazio ikusiko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Medikuak