Gizartea -
Udal-ordenantza
Kaleko prostituzioa 3.000 eurorekin zigortuko du Bilboko Udalak
Hurrengo asteazkenean ekin diote Espazio Publikoa Erabiltzeko ordenantzaren tramitazioari. 300 eta 3.000 euroko isuna jarriko diete prostitutei eta bezeroei, eta irailean egongo litzateke indarrean.
Erredakzioa
Bilboko Udala prostituzioa arautu eta kalean debekatuko duen Espazio Publikoa Erabiltzeko ordenantza tramitatzen hasiko da hurrengo asteazkenean.
Etorkizuneko araudiak, 300 eta 3.000 eurorekin zigortuko ditu kalean "harrapatzen" dituen bai prostitutak bai bezeroak.
Talde honekin lan egiten duten auzoko taldeak, sindikatuak eta erakundeak parte hartu dute araudiaren prestaketan.
Horrez gain, ''kale-zurruta'', kaleko musika, ostalaritzako terrazak eta kaleko salmenta arautuko ditu, besteak beste.
Maiatzeko udalbatzan aurkeztuko dute ordenantza, eta tramitazioak egin eta arrazoibideak aurkeztu ostean, irailean egon litzateke indarrean.
Gaur egun, hogei bat emakumek kaleko prostituzioan jarduten dute Bilbon.