Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte emazteei jotzeagatik, Bilbon eta Basaurin

Bi emakumeak ospitalera eraman behar izan dituzte bikotekideek eragindako zauriak artatzera. Atxilotuetako batek 52 urte ditu eta besteak 23.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Bilbon eta Basaurin (Bizkaia) euren bikotekideei jotzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Emakumeak ospitalera eraman behar izan zituzten zauriak artatzera, etxean jasotako kolpeen ondorioz.

Basaurin 52 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldeko bostetan emazteari jotzea egotzita. Lurrera bota zuen eta zauriak jaso zituen tibian eta txorkatilan; hori dela eta, ospitalera eraman zuten.

Bilbon, berriz, 23 urteko gaztea izan zen atxilotua. 20:30 aldera bikotekideari jo zion eta azken hori ere ospitalera eraman behar izan zuten aurpegian zituen zauriengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea