Gizartea -
Jazoera
Gazte bat atxilotu dute Barakaldon, beste bat jipoitzeagatik
Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute masailezurra eta sudurra haustuta baitzituen.
Agentziak | Erresdakzioa
Barakaldoko Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean, beste gazte bati kalean astinaldia emateagatik. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute masailezurra eta sudurra haustuta baitzituen.
Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, gertaera goizeko 4:30ak aldera jazo da Juan de Garai kalean. Une horretan zenbait lekukok biktima lurrean botata topatu dute, bere gainean gazte bat zeukala ukabilkadak ematen.
Udaltzaingoak 24 urteko erasotzailea atxilotu du, lesio delitua egotzita. Biktimak 31 urteko bilbotar bat da, eta ospitalean dago masailezurra eta sudurra hautsita baititu.
Atxilotua epailearen esku geratu da.