Gizartea -
Getxon
Azkorrin desagertutako gaztea bilatzeari ekingo diote gaur berriro
Adingabea ostiralean desagertu zen Getxoko hondartza batean. Antza denez, hiru lagun uretara sartu ziren eta horietako bat ez zen atera.
Erredakzioa
Azkorriko (Bizkaia) hondartzan, iragan ostiralean, desagertutako gaztea bilatzeko lanak bertan behera utzi zituzte atzo gauen, arrakasta barik. Gaur, 09:00ak aldera, goizeko lehen argiekin berriro ekingo diete bilaketa lanei.
Itsasoko laguntzako talde batek 14:00ak aldera Aizkorri (Bizkaia) hondartzan itsasora jauzi den gazte bat bilatu du. Herrizaingo Sailak&' || 'nbsp; zabaldutako informazioaren arabera, Bilboko gizarte integraziorako Peñaskal Fundazioko ikasleek begiraleekin batera irteera antolatu dute Getxoko Azkorri hondartzara.
Gaztea heziketa profesionaleko institutuak antolatutako txango batean zegoen eta hiru lagun uretara sartu ziren. Dena den, horietako bat ez zen itsas azalera atera.
Gaztea kostaldeko eremu batean desagertu da eta bere arrastoa 14:00ak aldera galdu dute.