Gizartea -
Ikerketa, zabalik
Bastidan hildako bikotearen bi semeak kartzelatu dituzte
Seme gazteenaren neska-laguna, berriz, aske utzi dute. Hirurak zeuden etxean hilketa jazo zenean.
EITB.EUS
Bastidan (Nafarroa Beherea) hilda topatu zituzten senar-emazteen bi semeak kartzelatzeko agindua eman du auzia ikertzen ari de epaileak, Sud’oest egunkariak gaur jakinarazi duenez.
Hasiera batean, indarkeria matxista kasu bat zela pentsatu zen. Gizonak emaztea hil omen zuen, eta ama defendatzearren, semeetako batek aita hil zuen gero. Dena dela, hilketaren unean etxean zeuden hiru lagunek (bi semeak eta gazteenaren neska-laguna) emandako deklarazioan kontraesanak atzeman zituzten igandean bertan.
Epaileak hirurak galdekatu zituen astelehenean eta bi semeak kartzelara bidali zituen. Neska-laguna, berriz, kargurik gabe aske geratu zen. Aldez aurretik pentsatutako hilketaren hipotesia darabil orain epaileak, Frantziako egunkariak adierazi duenez.
Bien bitartean, ikerketa zabalik dago, larunbatean Bastidako erdigunetik urrun samar dagoen etxaldean gertatutakoa argitzeko.