Gizartea -

Bizkaiko Fiskaltza

1963an Gurutzetan ustez lapurtutako haur baten kasua ikertzen ari dira

Familiak salaketa jarri zuen duela aste batzuk, haurraren heriotzaren berri eman zieten arren, ez zietelako jakinarazi non hilobiratu zuten eta ez zutelako horri buruzko dokumenturik lortu.

1963an Gurutzetako Ospitalean jazo zen kasu bat ikertzen dabil Fiskaltza. EiTB
1963an Gurutzetako Ospitalean jazo zen kasu bat ikertzen dabil Fiskaltza. EiTB
1963an Gurutzetako Ospitalean jazo zen kasu bat ikertzen dabil Fiskaltza. EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Fiskaltzak 1963an Gurutzetako ospitalean ustez izan zen "haur lapurtu" baten kasua ikertzeko izapideak jarri ditu abian.

Fiskaltzak jakitera eman duenez, Palentziako Fiskaltzaren izapideak jaso ostean jarri dute martxan ikerketa; izan ere, bertan bizi da ustez lapurtu zuten haurraren familia.

Duela aste batzuk, familiak Espainiako Poliziaren aurrean salatu zuen 1963an Gurutzetako ospitalean jaiotako haurra agian ez zela hil, nahiz eta hori esan zieten, haurraren heriotzaren egiaztagiria jaso bazuten ere, ez baitzieten jakinarazi non hilobiratu zuten eta ez zuten horri buruzko dokumenturik lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ume lapurtuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Aitak albisteak