Gizartea -
Katalunian
Gizon bat atxilotu dute Igorreko adingabe bat bortxatzeagatik
Martxoaren hasieran Igorreko zenbait auzotarrek gizon bat harrapatu zuten berarekin zihoan adingabeko bati ahoan musu bat eman nahian. Gizonak ihes egin zuen eta neska lagundu ahal izan zuten.
Erredakzioa
25 urteko gizon bat atxilotu dute Vic herri kataluniarrean Igorreko (Bizkaia) adingabeko neska bat bortxatzeagatik. Neskaren ama gutxitu psikikoa da eta gizonarekin harreman sentimentala dauka. Joan den martxoaren 15ean desagertu zen ezer esan gabe eta gaur aurkitu dute ustezko bortxatzailearekin, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Martxoaren hasieran Igorreko zenbait auzotarrek gizon bat harrapatu zuten berarekin zihoan adingabeko bati ahoan musu bat eman nahian. Auzotarren jokabide azkarrari esker, gizonak ihes egin eta neska lagundu ahal izan zuten.
Ondoren, ustezko erasotzailea biktimaren amaren mutil-laguna zela eta berarekin hilabeteko harremana zuela ezagutu zen.
Adingabekoari deklarazioa hartu ostean, ikerketa bat hasi zuen Poliziak. Antza denez, 10 urteko neskak aldez aurreko eraso gehiago jasan zituen biktimaren aldetik. Bestalde, erasoa gertatu zen egunetik ez zekiten non zegoen gizona.
Joan den martxoaren 15ean neskaren ama desagertu zen eta hori susmagarritzat jo zuten. Antza denez, emakumea medikuarengana joan behar zuelako aitzakia jarri zuen, bankuko dirua atera eta desagertu zen.
Bartzelonan egon litekeelako susmoa izanda, Esquadra Mossoek eta Ertzaitnzak atxilotu dute gaur goizean Vic-en.