Gizartea -

Aldaketa klimatikoaren kontra

Mundua ilunean geratu da "Planetaren orduan"

Espainiako 165 hirik, munduko 4.000, eta 125 herrialdek parte hartu dute eraikuntza eta leku esanguratsuenen argiak itzaliz, aldaketa klimatikoaren kontrako ekimenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Planetaren ordua lelopean, 20:30etan ordubetez argia itzaltzeko deialdia egin du WWF natura babesteko nazioarteko elkarteak. Klima aldaketaren aurrean arduratsu jokatu behar dugula aldarrikatzea da ekimen honen helburua. "Ingurugiroarekin elkartasun errekorra" lortzea espero du WWFk. Horretarako, 20:30etatik 21:30etara hamaika herrietako argiak itzali dituzte.

Itzalaldi ekologikoa "herritarron ekimen handiena" izan da, Espainiako 165 hirik, munduko 4.000, eta 125 herrialdek parte hartu dute eraikuntza eta leku esanguratsuenen argiak itzaliz, aldaketa klimatikoaren kontrako ekimenean. Aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzea eta energia aurreztea lortu daiteke 60 minutuz argiak itzaliz.

Sentsibilizazio kanpaina honek herritarrek parte hartzea bilatzen du, baina gehien bat, eguneroko bizitzan hainbat ohitura aldatzea da helburua, besteak beste, kontsumo baxuko bonbillak erabiltzea, argi naturala aprobetxatzea, ura aurreztea eta garraio publikoa erabiltzea.

Aldaketa klimatikoaren kontrako hiriak

Hiriek eraikuntza nagusien argiak itzali dituzte. Madrilen Zibeles iturria, Santiago Bernabeu edo errege-etxeeak ilunpetan geratu dira; Bartzelonan Familia Santua eta eraikuntza esanguratsuenak euren argiak itzali dituzte. Sevillan Urrearen Dorrea eta hiriko lau zubiak, valentzian Arteemn eta Zientzien Hiriak, Cordoban Mezkita e.a. ilunean geratu dira ordu batez.

Euskadi ilunean

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Bizkaiko hiriburuak ere parte hartu du ekimen honetan. 20:30etan Aznar eraikineko, Udala eta Udaleko zubiko, Begoñako Basilika eta San Bizente elizako argiak amatatu egin dira. Bestalde, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregia ere ''Planetaren orduan'' parte hartu du.

Kursaalek 2007ko azaroan eta 2009ko martxoan egindako ekimenetan ere parte hartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea