Gizartea -

Epaiketa Bilbon

Losada auziko epaimahaia eztabaidatzen hasi da

Euskal aktorearen hiltzailea Jon Ezkurdia senarra ote den zehaztu beharko dute.

Jon Ezkurdia, epaiketan. EiTB
Jon Ezkurdia, epaiketan. EiTB
Jon Ezkurdia, epaiketan. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koldo Losadaren hilketaren auziko epaimahaia eztabaidatzen hasi da asteazken honetan, Jon Ezkurdia senarra horren hiltzailea ote den zehazteko.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak amaiera eman zion atzo Jon Ezkurdia akusatuaren aurkako epaiketari, eta, gaur, Juan Mateo Ayala epaileak lasaitasunez eta erantzukizunez eztabaidatzea eskatu die epaimahaia osatzen duten bost gizonei eta lau emakumeei.

Atzoko saioan, Ezkurdiak esan zuen ez zuela "inoiz" pentsatu senarra hiltzea, ez baitzuen horretarako arrazoirik, eta krimenaren eguneko ezer ez duela gogoratzen gaineratu zuen. Fiskalak 20 urteko espetxe zigorra eskatu du horrentzat.

Gaur, epaitegiko presidenteak alde guztiak deitu ditu, epaimahaiari entregatu beharreko galdetegia adosteko.

Ondoren, 10:30ean, epaimahaiko kideekin bildu da, eztabaida eta bozketak nola egin behar dituzten azaltzeko.

Gainera, epaileak ohartarazi die zalantzarik izatekotan, akusatuaren alde egin beharko dutela.

Kondena ezartzeko, gutxienez epaimahaiko zazpi kidek bozkatu beharko dute horren alde. Absoluzioak bost boto baino ez ditu behar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa