Gizartea -

Getxon

Gaur ekingo diote Azkorrin desagertutako gaztea bilatzeari

Adingabea ostiralean desagertu zen Getxoko hondartza batean. Antza denez, hiru lagun uretara sartu ziren eta horietako bat ez zen atera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkorriko (Bizkaia) hondartzan, iragan ostiralean, desagertutako gaztea bilatzeko lanak bertan behera utzi zituzten larunbat gauen, arrakasta barik. Atzo, 09:00ak aldera, goizeko lehen argiekin berriro ekin zieten bilaketa lanei. Iluntzean bertan behera utzi zituzten berriz ere, eta gaur berriro hasiko dira bere bila lehenengo argiekin.

Itsasoko laguntzako talde batek 14:00ak aldera Aizkorri (Bizkaia) hondartzan itsasora jauzi zen gazte bat bilatu du. Herrizaingo Sailak&' || 'nbsp; zabaldutako informazioaren arabera, Bilboko gizarte integraziorako Peñaskal Fundazioko ikasleek begiraleekin batera irteera antolatu zuten Getxoko Azkorri hondartzara.

Gaztea heziketa profesionaleko institutuak antolatutako txango batean zegoen eta hiru lagun uretara sartu ziren. Dena den, horietako bat ez zen itsas azalera atera.

Gaztea kostaldeko eremu batean desagertu zen eta bere arrastoa ostiraleko 14:00ak aldera galdu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea