Gizartea -
Espainiako telebista
Jose Ramon Diez TVEko zuzendariak dimisioa eman du
Diezek “arrazoi pertsonalak” eman ditu eta oraingoz ez dago ordezkorik. RTVEko Administrazio-kontseiluak 2014ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Ramon Diez Espainiako Telebistako (TVE) zuzendariak dimisioa eman du gaur. Jose Antonio Sanchez Korporazioko presidenteak dimisioa onartu du.
Erakunde publikoko iturriek baieztatu dutenez, Diezek “arrazoi pertsonalak” eman ditu eta oraingoz ez dago ordezkorik. RTVEko Administrazio-kontseiluak Jose Ramon Diez 2014ko ekainaren 30ean izendatu zuen, Leopoldo Gonzalez-Echenique Korporazioko presidente ohiak proposatuta. Diazek Ignacio Corrales ordezkatu zuen.
“Nortasun ikurrak eta zerbitzu publikoa mantenduz telebista biziberritzeko eta lehiakorrago bihurtzeko” erronkarekin TVEren Zuzendaritza hartu zuen Jose Ramon Diezek.