Gizartea -
'Man Power' kapsulak
Estimulazio sexuala sustatzeko kapsula batzuk merkatutik kendu dituzte
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren abisu bat jaso ostean hartu du erabakia Sendagaien Agentzia espainiarrak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiar Agentziak Man Power kapsulak merkatutik kentzea agindu du.
Agentziak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren abisu bat jaso ostean hartu du erabakia.
Izan ere, estimulazio sexuala areagotzeko osagarri gisa saltzen dira, baina, errealitatean, eiakulazio goiztiarraren aurkako sendagaia da eta etiketan ez aitortutako hainbat osagai ditu.
Nordmax Ltd Estoniako enpresak merkaturatu ditu kapsulak.
Sendagaien Agentziak laborategian egindako azterketen arabera, kapsulek dapoxetina dute. Serotoninaren inibitzaile bat da, eiakulazio goiztiarraren aurkakoa.
Osagai hori arriskutsua izan liteke osasunarentzat. Horregatik, alternatiba naturalak kontsumitzeko deia egin du Sendagaien Agentziak.