Gizartea -

3.000 lagun

Euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatu dute Iruñean

Martxaren lema 'Euskara hautatzeko askatasuna' izan da eta eremu ez euskaldun inguruan bizi diren 40 familiak deitutakoa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñean Manifestazioa egin dute gaur 3.000 lagun inguru, euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatuz. Eremu ez euskaldun inguruan bizi diren 40 familik egin dute manifestaziorako deia.

''Euskara hautatzeko askatasuna'' lemapeko manifestazioa, Nafar gobernuak aste honetan bertan hartu duen erabakiaren ondoren etorri da. Izan ere, Artaxoa eta Mendigorrian D ereduan irakasteko aukerari ezezkoa eman dio nafar parlamentuak.

Horretaz gain, jantokiko eta autobuseko zama ekonomikoa arintzeko ematen ziren dirulaguntzak ere kentzea erabaki du dute parlamentariek.

Familiak dira erabaki hauen ondorioak pairatzen dituztenak, beraien seme-alabek euskaraz hezteko kilometroak egin behar izaten dituztelako egunero.

Gainera kasu askotan haurrek ezin dute autobusez joan ikastetxetara, izan ere autobus sareak ez ditu puntu guztiak lotzen. Eta gurasoen ardura izaten da egunero autoz ikastolak dauden guneetara gerturatzea. Horrek traba handiak eragiten dizkie. Alde batetik bidea bera egiteko behar den denbora, bestetik horrek dakarren zama ekonomikoa eta azkenik lan ordutegiekin uztartzeko arazoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea