Gizartea -

Pedofilia

Miaketak Bilbon eta Donostian, haur-pornografia kasu baten harira

Espainiako Poliziak 32 pertsona atxilotu ditu. Bi herritarrek jarritako salaketa bati esker abiatu zuten ikerketa. 39 miaketa egin dituzte 17 probintziatan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 32 pertsona atxilotu ditu Internet bidez haur-pornografia trukatzea leporatuta. Badajozeko bi herritarrek jarritako salaketari esker abiatu zen sei autonomia erkidegora zabaldu den ikerketa. 39 miaketa egin dituzte 17 probintzia ezberdinetan. Agente askok parte hartu dute Estatu mailan antolatutako operatiboan, eta milaka pedofilia eduki atzeman dituzte.

Sarean bilaketa handiak egin ostean, agenteek hainbat etxebizitza kokatu zituzten bertako ordenagailuetatik haur-pornografia deskargatu zutelakoan.

Hala, 23 etxebizitza arakatu zituzten Madrilen, A Coruñan, Bilbon, Donostian, Bartzelonan, Kanarietan eta Guadalajaran, Espainiako Barne Ministerioak ohar batean zabaldu duenez.

Orotara, 32 dira atxilotuak eta beste hiru auziperatu dituzte Internetez haur-pornografia zabaltzea eta edukitzea egotzita. Era berean, 39 disko gogor, CPU dorre bat, bi ordenagailu eramangarri eta 14 DVD eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea