Gizartea -

Bidaia gida berria

Bilbo eta Donostia, Lonely Planeten arabera

Argitaletxe ezagunak 'Bilbao y San Sebastián, de cerca' gaztelaniazko gida atera berri du.

Guggenheim Museoa gidaren azalera eraman du Lonely Planetek. EFE
Guggenheim Museoa gidaren azalera eraman du Lonely Planetek. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lonely Planet bidaia giden argitaletxe ezagunak gertutik begiratu ditu Bilbo eta Donostia, eta Bilbao y San Sebastian, de cerca gaztelaniazko gida atera berri du.

Gida martxoaren 1etik aurrera izango da salgai. Bi hiriburuez gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako "kostaldeko hainbat herri polit" ere jasotzen ditu poltsikoko liburuak, horien eskaintza turistikoa aztertuta.

Orain arte, Gasteizek bakarrik zuen gida propioa Lonely Planeten (2012az geroztik)

Stuart Butlerrek eta Duncan Garwoodek elkarrekin idatzi dute Bilbao y San Sebastian, de cerca. Hiriburuotan galdu ezin diren toki interesgarriak, auzoen mapak eta ibilbideak bildu dituzte bertan. Horrez gain, "hiria ikuspuntu autoktono batetik ezagutzeko gakoak" eskaintzen ditu Lonely Planetek.

Egileen arabera, "euskal arimaren isla" dira biak, eta sukaldaritzarekiko "maitasuna" erakusten dute. Bilbo "grinatsua eta artistikoa" da; Donostia, "alaia eta apaina". Bi hirien artean, "itsasoko gatzaren zaporea duten kostaldeko hainbat herri polit" daude, Butler eta Garwood egileen ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostia bideoak Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Euskadi bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Gasteiz albisteak Albisteak