Ekonomia -
Turismoa
EAEk bikoiztu egin du turisten kopurua, Guggenheim ireki zutenetik
Lehendakariaren esanetan, "kalitatea eta kultura gustuko dutenentzako herrialdea gara".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, aurten 2,5 milioi turistak bisitatuko dute Euskadi, hau da, duela 18 urte Guggenheim Museoa zabaldu zutenean baino bi aldiz gehiago.
Urkulluk Bidaia Agentzien Elkarteen Nazioarteko III. Biltzarra inauguratu du gaur, Bilbon. Ostirala arte, turismoaren sektoreko 150 enpresaburu izango dira ekimen horretan.
Inaugurazio hitzaldian, EAE bidaia-leku "gaztea eta azaleratu berria" dela nabarmendu du lehendakariak. "Komunikazio pertsonala, zerbitzua, kalitatea eta aniztasuna zainduz hazten gara; kalitateko bidaia-lekua gara; kultura handia duten eta zerbitzuak eta ondo eginda dauden gauzak gustuko dituzten pertsona kosmopolitentzako lekua", gaineratu du.
Horren esanetan, Euskadira heltzen diren turisten % 25 hirietara joaten dira; gastronomiak eta ardoaren munduak bisiten % 21 bereganatzen dituzte, eta ekimen kulturalek eta jaialdiek, aldiz, % 15.
"Bisitatzen gaituzten hamar pertsonatik bederatzik Euskadira joatea gomendatzen dute, eta euskal hiriek % 85eko gomendatze-tasa dute", txalotu du.