Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon bat atxilotu dute Getxon emazteari erasotzeagatik
Biktima Areetako anbulatoriora eraman dute, eta erasotzailea, ostera, komisariara.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Getxoko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du goizalde honetan, genero indarkeriazko delitu bat egotzita. Gizonezkoak emaztea jo zuen, bien lagun baten eta alaba txikiaren aurrean.
Getxoko Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, Udaltzaingoak 02:35ean atxilotu du gizona.
Agenteak etxebizitzara heldu zirenean, egiaztatu zuten gizonak bikotekidea kolpatu zuela alaba txikia eta bien lagun baten aurrean.
Biktima, 46 urtekoa, Areetako (Getxo) anbulatoriora eraman dute. Bestetik, erasotzailea, 46 urtekoa, poliziek atxilotu eta gero, komisariara mugitu dute eta Getxoko Epaitegiaren esku utziko dute.
Keltse Eiguren Berdintasun zinegotziak eraso hau gaitzetsi du. Halaber, indarkeria fisikoa zein psikikoa pairatu duten biktimei dei egin die udaleko Gizarte Zerbitzuetara, Udaltzaingora edota Ertzaintzara laguntza eske joateko.