Gizartea -

Gertakizuna

60 urte inguruko txirrindulari bat hil da Erandion

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, oraindik ez dakite gizona erorketagatik hil den edo aurretik izandako gaitz baten ondorioz izan den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urte inguruko txirrindulari bat hil da gaur arratsaldean, BI-6311 errepidean, Erandio parean, erori ostean.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, oraindik ez dakite gizona erorketagatik hil den edo aurretik izandako gaitz baten ondorioz izan den. Arrazoia autopsiak argituko du.

Bertaratu diren osasun-zerbitzuak gizona sorosten saiatu dira, baina anbulantziako medikuak txirrindulariaren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea