Gizartea -

Jendea

Maradona ospitaleratu dute bere txakur batek eraso egin ostean

Ebakuntza egin diote Palermoko (Argentina) erietxe batean entrenatzaile argentinarrari, txakurrak aurpegian hozka egiterakoan sortutako zauriak sendatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diego Armando Maradona entrenatzaile argentinarra Palermoko (Argentina) ospitale batera eraman dute bere txakur batek eraso egin ostean.

''Pelusa''ri ebakuntza egin diote Los Arcos erietxean aurpegian jasan duen hozkadaren ondorioz izan dituen zauriak sendatzeko. 2007. urtean ospitale berdinera eraman zuten, alkoholaren kontsumoaren ondorioz, hepatitis toxiko gogorra pairatu ostean.

Ospitaleko medikuek Maradona zentrora bart gauean heldu zela adierazi dute, baina futbolariari buruz ez dute beste informaziorik eman nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea