Gizartea -

EAEn

Proba goiztiar batek Down sindromea antzemango du haurdunen artean

Osakidetzak, horrela, amniozentesiaz gain, % 95eko "ziurtasuna" duen proba multzo "ez erasotzailea" eskainiko die haurdun guztiei, 9. eta 13. asteen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Down sindromea eta bestelako asaldura kromosomikoak goiz antzemateko lehen hiruhilekoko proba konbinatua aurkeztu du Osakidetzak.

Orain arte, 35 urtetik gorako emakumeei soilik egien zioten amniozentesia, baina proba hori fetuarentzako arriskutsua zen eta behin betiko diagnostikoa atzeratzen zuen.

"Unibertsala" (35 urtetik umeentzako ez bakarrik), "ez erasotzailea" (umekia inguratzen duen likido amniotikoaren lagin bat hartzen zuten), "erraza", eta batez ere, , % 95eko "ziurtasuna" duen proba baten aldeko apustua egin dutela azaldu du Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak.

2009an zehar martxan jarri zuten proba konbinatua EAEko osasun zerbitzuan. Proba gehigarri horiek honakoak dira: batetik, odol-analitika 9. eta 10. asteen artean, eta bestetik, garondoko transluzentzia 11. eta 13. asteen artean. Proben emaitzek "benetako arriskua" agerian uzten badute, amniozentesia egiteko aukera eskainiko zaie emakumeei.

Proba hauei esker, epeak aurreratzen direnez, emakumeak abortatu ala ez erabakitzeko denbora nahikoa du.

Orain arte, 7.000 amniozentesi inguru egiten zituzten EAEn eta 70 bat abortu eragiten zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea