Gizartea -
Izendapena
Kristina Zorita, Euskadi Irratiko Albistegietako buru berria
Zoritak ETBko albistegietan egin du lan 1992 urtetik, eta orain Aurkene Iturriozek utzitako lekua hartuko du.
Erredakzioa
Kristina Zorita kazetaria izendatu du EITBko zuzendaritzak Euskadi Irratiko Albistegietako buru Aurkene Iturriozek utzitako postua betetzeko. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak Administrazio Kontseiluko bileran eman zuen izendapenaren berri atzo asteartez.
Kristina Zorita (Donostia, 1968) EHU/UPVko Kazetaritza Fakultateko lizentziaduna da. Euskadi Irratian praktikak egin zituen eta 1992. urtetik ETBko albistegietako erredakzioan egin du lan. Nazioarteko politikan aditua da eta berriemaile berezi gisa aritu izan da Kosovon, Montenegron, Gibraltarren eta Bosnian. 1999ko irailetik 2001eko martxora EITBren Londresko berriemailea izan zen. Londresko egonaldian, halaber, CNNrako egin zuen lan free-lance modura.
Londresko The London School of Economics-en Ikasketa Europarretako Masterra eskuratu zuen eta Mendebaldeko Europan trebatu zen. Frantsesa eta ingelesa menderatzen ditu eta EHU/UPVko Nazioarteko Merkataritzako Masterra ere osotu du.
Besteak, beste, Vogue aldizkarian eta El Correo taldean kolaborazioak egin ditu eta APTN albiste agentzian albistegi produktore lanak egin izan ditu.