Gizartea -

Trafikoa

Arintzen ari da elurraren eragina bigarren mailako errepidetan

Iragarpenaren arabera, eguraldiak hobera egingo du datozen orduetan.

Aralar. Argazkia: EFE
Aralar. Argazkia: EFE
Elurpean aurkitu dute euren autoa herri askotako bizilagunek

1:35

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elurra eragozpen handiak eragin ditu egunaren lehen zatian errepide sare nagusian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakinarazi dioenez.

Hala, zirkulaziorako arazoak izan dira A-1 errepidean, elurragatik. Goizean, Agurain eta Egino artean eta Altsasun, eskuineko erreitik bakarrik igaro zitezkeen ibilgailuak.

Bestalde, goizeko lehen orduan kamioiek AP-68 autobidetik -Altube eta Bilbo artean, Bilborako noranzkoan- igarotzeko debekua izan badute ere, dagoeneko altxa dute debekua.

Arratsaldeko 18:00etan jasotako informazioaren arabera, bigarren mailako errepideei dagokienez, ibilgailuek kateak behar dituzte Baraibartik Aralarrerako NA-7510 errepidean, 3. kilometrotik aurrera eta Isaban, NA-2000 (Isaba-Zuriza) errepidean 0 kilometrotik aurrera.

Mendateei erreparatuta, itxita dago NA-137 errepidea (Burgui-Isaba-Frantzia), 55. kilometrotik aurrera (Ferial). Itxita dagoen beste errepide bat Aralar mendatea da (Gi-3591), baina kamioentzat eta ibilgailu artikulatuentzat; autoek kateak behar dituzte mendate horretan. Halaber, Kurtzetan era guztietako ibilgailuek behar dituzte kateak.

Elurra kentzeko 63 makina Nafarroan

Errepidetan hobekuntza dagoen arren, Foru Gobernuak elurra kentzeko 53 makina ditu martxan, eta gaueko 22:00etatik aurrera 63 izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE albisteak Eguraldia Eguneko albisteak