Itxi

Gizartea

Foru gobernua

2016an Berdintasun Lege berria izatea espero du Nafarroak

Agentziak | Erredakzioa

Emakumeen aldeko lana egiten duten elkarteentzat 220.000 euroko diru partida bideratuko du foru gobernuak.

2016an Berdintasun foru Lege berria izan nahi du Nafarroako Gobernuak, eta bide horretan, irailean ekingo diote diagnosi faseari. Parekidetasunaren alorrean lege esparru zehatza du helburu Uxue Barkosen exekutiboak, eta Genero Indarkeriaren kontra 2015ean onartutako legeari beste hau erantsi nahi dio aurten.

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko eledun eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen kontseilariak egin du iragarpena, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira foru gobernuak berdintasunaren alorrean dituen asmoen berri emateko prentsaurrekoan.

Olloren esanetan, berdintasun lege berria behar du Nafarroak, aurrekoa, 2012koa, "gaindituta dago, bai araudi alorrean, zein sozialki". Irailean ekingo diote lanari, diagnosi fasearekin.

Horrez gain, foru erkidegoaren genero unitateak bultzatu eta emakumeen aldeko herri elkarteak berreskuratzeko asmoa ere adierazi du bozeramaileak.

Elkarteen lanari, babesa

Emakumearen alde lanean diharduten elkarteek erakundeen babes gehiago behar dutela uste du foru gobernuak. Hala, azken urteetan ukatutako diru laguntza batzuk errekuperatuko dituztela iragarri du Ollok. 220.000 euroko partida bideratuko dute elkarteontzat.

Berdintasun programak eta proiektuak egiten dituzten elkarteentzat 120.000 euroko laguntza deialdia zabalduko dute aurki, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan generoaren inguruko graduondokoa bultzatzeko 120.000 euro emango dituzte.

IPESen emakumeen inguruko dokumentazio zentro eta liburutegia 40.000 eurorekin lagunduko du Gobernuak eta Kattalingorri elkarteari ere beste horrenbeste emango dio, gay, lesbiana eta transexualak artatzen jarrai dezan.

Emakumearen egoera Nafarroan

Foru erkidegoaren argazki soziala egin nahi izan du Ollok. Nabarmendu duenez, emakumeak dira langabezia eta enplegu tasa txarrenak dituztenak. Emakumeen aldi baterako kontratazioa gizonena baino % 26,6 handiagoa da. Lana lortzen duten lagunen artean gehienak gizonak dira, gainera.

Bada alderdi positiborik. Gora egin du emakumezko politikarien kopuruak (gizonezko diputatu bakoitzeko 0,52 emakume daude; duela 10 urte % 0,18 baino ez ziren emakumezkoak). Egungo Nafarroako Gobernuaren presidentea eta bozeramailea emakumeak dira. "Aldaketaren beste seinale bat da hori", argudiatu du.

Hezkuntzari dagokionez, bigarren mailako ikasketak dituztenen % 33,1 emakumezkoak dira (gizonezkoak, % 30,7).

Emakumeen kontrako indarkeriari buruz ere bi hitz egin ditu Ollok. Zehaztu duenez, hiru emakumetatik bat izan da inoiz indarkeria fisiko edo sexualaren biktima.

alaren biktima.

alaren biktima.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena