Gizartea -
Bost urteko kartzela zigorra
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bilobei sexu abusuak egiteagatik
Gizona ostiralean sartu zuten espetxean, eta epaileak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio, onartu baititu bi umeei egindako sexu abusuak.
Erredakzioa
Ertzaintzak 74 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, bere 4 eta 5 urteko bilobei sexu abusuak egitea leporatuta.
Gizona ostiralean sartu zuten espetxean, eta epaileak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio, onartu baititu bi umeei egindako sexu abusuak.
Antza, 2008an egin zituen abusuak, Bilbon eta Leongo Val de San Lorenzo herrian. Bere bost seme-alabei bisita egitera joaten zenean egin zizkien sexu abusuak.
Haurretako batek arazo sikologikoak zituen, gurasoak banatze bidean zeudelako. Egunek aurrera egin ahala, umearen jarrera nabarmen aldatzen ari zela konturatu zen sikologoa eta horrexegatik ikerketa abiarazteko eskatu zion fiskalari.
Ondoren jakin izan dutenez, 4 eta 5 urteko haurrak aitonaren zaintzapean geratzen zirenean izan ziren abusuak.. Gertatutakoa jakin bezain laster, 74 urteko gizona banandu eta Leonera joan zen bizitzera. Emaztea, berriz, Bilbon geratu da.
Bost urteko kartzela zigorraz gain, haurrengandik 500 metrotara egon beharko da gizona, eta bakoitzari 3.000 euro eman beharko die. Horrekin batera, epaiketaren kostuak 74 urteko gizonak ordaindu beharko ditu eta datozen bost urtetan ezingo da Bizkaira joan.