Gizartea -
Autismoaren Nazioarteko Eguna
Autistak eskubide guztien jabe izan behar direla aldarrikatu dute
Adituen esanetan, nabarmen igo da azken urteetan ume autisten kopurua. Egun, 150 jaioberrietatik batek autismoa du. 2020. urteari begira botikak egon daitezkela adierazi dute.
Erredakzioa
Autismoaren Nazioarteko Egunean, hainbat elkartek komunikatzeko eta harremanetarako arazoak dituzten pertsonak eskubide guztien jabe izan behar direla aldarrikatu dute.
Azken urteetan autismoa duten haurren kopurua nabarmen igo da: 2.000 jaiotzetatik batek zuen autismoaren gaitza orain urte batzuk. Egun, 150 jaioberrietatik batek autismoa du .
Autismoari aurre egiteko bide egoki eta aberasgarrienetako bat, haurrak bereziak ez diren eskoletara eramatea da, adituek esanetan. Horietan langile espezializatuak jarriz, autismoa duten umeen integrazioa errazten dela berretsi dute.
Adituen arabera, 2020a baino lehen genetikan eta biokimikan hainbat erantzun lortuko dituzte eta horiekin, botikak sortu ahal izango direla uste dute.