Gizartea -

Bilbo

Itsasadarrak gainezka egin du Elorrietan marea bizien eraginagatik

Itsasgora 04:26 izan da eta hurrengoa 16.50 aldera gertatuko da.

Bilboko Udalak hedabideak jarraitzea eta itsasadar alboan ez aparkatzea aholkatu du. Argazkia: EITB
Bilboko Udalak hedabideak jarraitzea eta itsasadar alboan ez aparkatzea aholkatu du. Argazkia: EITB
Bilboko Udalak hedabideak jarraitzea eta itsasadar alboan ez aparkatzea aholkatu du. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsasadarrak goizaldean gainezka egin du Elorrietako bihurgunean, Bilbon, marea bizien eraginez, Radio Euskadik azaldu duenez. Itsasgora 04:26 izan da eta hurrengoa 16:50 aldera gertatuko da.

Bilboko Udalak alerta ezarri du gaur hasi eta larunbatera arte, marea biziak izango baitira, eta itsasadarraren inguruan arretaz ibiltzeko eskatu dute Udaletik.

Udalak adierazi duenez, marea biziak itsasgorarekin batera izango dira. Ondorioz, itsasadarreko urak hiriko hainbat eremutan bere maila gainditzeko arrisku handia dago. Elorrieta, Zorrotzaurre eta Euskalduna Zubiko biribilgunea, eta Deustuko, Abandoibarrako eta Unibertsitateen etorbidea kaleko paseoak dira arrisku handieneko tokiak.

Bilboko Udaleko Hiri Segurtasunerako Sailak zaintza-talde berezi bat ezarri du egun hauetan itsasadarrak gainezka egiteko arriskuagatik. Era berean, prebentzio-lanak egin dira hainbat estoldatan, eta kamioiekin lan egiten ari dira, itsasadarreko bi aldeetan mareen ur-maila arintzeko. Bestetik, Bilboko lau puntutan zakuak jarri dituzte urari aurre egiteko.

Marea biziak direla eta, azken orduko albisteen berri hedabideen bitartez jarraitzeko aholkatu du Udalak, eta, ahal den heinean, itsasadarretik gertu ibilgailurik ez aparkatzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea bideoak Eguneko albisteak Uholdeak Ibaien albisteak Deustori buruzko albisteak