Gizartea -
Seseña
Desagertutako adingabe baten gorpua aurkitu dute Toledon
13 urteko gaztearen senideek desagerpena salatu zuten iragan martxoaren 30ean. Hondatutako lantegi batean aurkitu dute gorpua eta indarkeria aztarnak ditu. Pertsona bat atxilotu egin dute.
Erredakzioa
Guardia Zibilak desagertutako adingabe baten gorpua aurkitu du Seseñan (Toledo).
Hondatutako lantegi zahar batean aurkitu dute gorpua eta indarkeria aztarnak ditu. Guardia Zibileko Mendiko Erreskate taldeari deitu behar izan diote gorpua erreskatatzeko.
13 urteko neska iragan asteartean desagertu zen, martxoaren 30ean, eta gurasoen salaketaren ostean bere bila hasi ziren.
Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da. Oraingoz pertsona bat atxilotu egin dute neskaren heriotzarekin erlazionatuta.
Manuel Fuentes Seseñako alkateak adierazi duenez, gaztearen gurasoak "oso txarto daude", eta gertatutakoa "kazetarien bidez jakin izan dute".