Gizartea -
Indarkeria kasua izan daiteke
Bi emakume hil egin dituzte Valladoliden eta Granadan
Valladoliden emakume bat hilik aurkitu dute, lepoan ebakiak zituela. Bere ondoran bikotekidearen gorpua zegoen, hainbat botika ontzi bere inguruan zituela.
Erredakzioa
Poliziak bikote baten gorpuak aurkitu ditu etxebizitza batean Valladoliden.
53 urteko emakumeak ebakiak zituen lepoan, eta bere ondoan, 59 urteko gizonaren gorpua hainbat botika ontziez inguratuta zegoen.
Polizia etxebizitzan sartu da auzokide batek abisua eman ostean, bikotearen etxetik zetorren usain txarragatik.
Lehenengoko aztarnen arabera, gizonak emakumeari eraso ostean buruaz beste egin zuen, botikak hartuz, baina Polizia gertatutakoa argitzeko ikerketa egiten ari da.
Bikotekideari galdeketa egin diote
Granadan indarkeria aztarnak dituen emakume baten gorpu bat aurkitu dute.
Poliziak galdeketa egin dio biktimaren bikotekideari eta emakumeen kontrako indarkeria kasu bat izan den ikertzen ari da.
Polizia Nazionaleko iturrien arabera, heriotzaren arrazoia azaltzeko ez dute hipotesirik baztertu oraindik, baina baliteke hurrengo orduetan atxiloketak izatea.