Gizartea -
Istripua
Bi emakume hil dira Sevillan mozkor zegoen gidari batek harrapatuta
Biktimek 26 eta 30 urte zituzten. Lekukoen arabera, istripuaren ostean gidaria ihes egiten saiatu da, baina atxilotu egin dute. Jose Maria del Nidoren semeetako bat auto barruan zihoan.
Erredakzioa
26 eta 30 urteko bi emakume hil egin dira auto batek harrapatu ostean, Sevilla. Gidariak positibo eman du akoholemia froga egiterakoan.
Bi gazteak taxi batetatik jaitsi ondoren harrapatu ditu autoak. Talkaren ondorioz, 30 metrotara jaurti ditu autoak bi biktimen gorpuak. Beste bi lagun ospitalera eraman behar izan dituzte antsietate krisi baten ondorioz.
Lekuko batzuen arabera, autoaren gidaria ihes egiten saiatu da, baina taxi gidari batek harrapatu egin du eta Polizia heldu denean atxilotu egin dute.
Gidaria beste lagun batekin zihoan autoan. Dirudienez, lagun hori Jose Maria del Nido Sevilla futbol taldeko semeetako bat da.
Del Nido familiako iturriek gidariak ihes egin duela ukatu dute eta ehun metro igaro ostean gelditu egin dela adierazi dute, istripuaren berri izan duenean.
Poliziaren arabera, talka oso gogorra izan da, biktimak jaurti egin dituelako, horregatik, autoa abiadura oso handia zeramala susmatzen dute.