Gizartea -

Hezkuntza

Irakasle britainiarrek indarra erabili ahal izango dute

Herrialde hartako Gobernuak onartutako irizpide berrien arabera, ikaslea txarto portatzen denean eta beste hainbat kasutan erabili ahal izango dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko irakasleek indarra erabili ahal izango dute eskoletan borrokak geldiarazteko eta txarto portatzen diren edo klaseak oztopatzen dituzten ikasleak kontrolatzeko, Gobernuak gaur jakinarazi dituen irizpide berrien arabera.

Ed Balls Eskoletako ministroak hezkuntza sektoreko sindikatu nagusiak egunotan Ingalaterrako iparraldean egiten ari diren batzarrean parte hartu baino lehen iragarri ditu irizpide berriak.

Neurri hauekin, ministroak irakasleen agintea suspertu nahi du.

Herrialde hartako irakasleek indarkeria erabiltzeko baimena zuten jada portaera txarrei aurre egiteko (zigortzeko ez), baina askok ez zuten erabiltzen, "errepresalien" beldur.

Hemendik aurrera, baina, irakasleek euren burua defendatzeko, ikasleek haien artean min egitea galarazteko eta uneoro desobeditzen dutenean ere erabili ahal izango dute indarra, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea